XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi hilabete joanak ziren.

Egun batean, Arondo-k esan zion senarrari: - Oraindik ez dugu ireki Orungutarrei hartutako kofrea.

Goazen zer duen ikustera.

Ireki zuten eta bertan ehuna ikusi zuten.

- Senar maitea esan zuen Arondo-k, ebaki niretzat ehun honetatik bi braza (3) Hiru metro t`erdi baino gutxiago: oso atsegina dut.

Gela utzi zutenean, Arondo ohe gainean eseri zen.

Eta bapatean, oihu egin zuen: - Senar maitea, buruko mina dut.

- Oi, Oi! esan zuen Akenda Mbani-k Ni hiltzea nahi duzu ala?.

Eta zorrotz so egin zion begietara.

Bere emaztearen buru inguruan benda bat jarri zuen eta berean beste bat.

Arondo hasi zen garraisika bere buruko mina areagotuz zihoala, eta garraisiak zirela ta jendea hurbildu zitzaion.

Redyva etorri zen ere eta esan zuen: - Ez horrela garraisi egin; ez zara hilko.

Arondo-k galdetu zuen. - Aita, zergatik esaten didazu ez naizela hilko?.

- Eriotzaren beldur bazara, zaude seguru etorriko zaizula.

Redyva-k hitz hauek esan eta berehala Arondo hil zen.

Herri osoak dolua egin zuen eta Redyva-k esan zuen: - Orain nire alaba hila dago, beharrezkoa da Akenda-Mbai ere hiltzea.

Hilobi aldeak Ryiami zuen izena.

Biztanleek hobi bat egin zuten gorpu bientzat, batera lurperatuko bait ziren.